AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Taser pistolak ere erabiliko dituzte aurrerantzean Iruñeko udaltzainek

"Bortxaren erabilera progresiboa beharrezkoa denean" erabiliko dituzte arma berriak. Bideokamera pertsonal bat ere izango dute taser pistolak daramatzaten polizia-agenteek.

Iruñeko Udaleko Hiri Segurtasuneko alorrak azaldu duenez, gaurtik aurrera, arma bat gehiago izango du Iruñeko Udaltzaingoak: T7 ereduko taser pistolak. Deskarga elektrikoen bidez, pertsonak ezgaitzeko eta gelditzeko balio dute pistola horiek. Kontrol Gailu Elektriko (DEC gaztelerazko sigletan) modura daude sailkatuta, eta "udaltzainen eguneroko lanaren osagarri" izango dira aurrerantzean Iruñean. Berez, "bortxaren erabilera progresiboa beharrezkoa denean" erabiliko dituzte pistola elektrikoak udaltzainek, eta Hiri Segurtasuneko buruek esan dute "erabat seguruak" direla, argudiatuta "gradualki handitu edo txikitu" daitekeela "tresna horren intentsitatea; pertsonen ezaugarri fisikoen arabera".

Gailu adimendunak dira T7 pistolak, eta, dirudienez, kamera pertsonal bat izango dute konektatuta, une oro: polizia-agente batek taser pistola ateratzean jarriko da martxan kamera. Formakuntza-ikastaro bat egingo omen dute arma horiek erabiliko dituzten udaltzainek, eta horren ostean, urtebeteko baimena izango dute erabilerarako. Udaltzaingoaren araudiaren arabera, patruilatzen aritu beharko dira pistola elektrikoak daramatzaten udaltzainak, eta sakabanatuta ibiliko dira.

Azkoiengo (Nafarroa) udaltzainek erabili izan dituzte taser pistolak aurretik, gutxienez, lau aldiz. Antza, Foruzaingoak eta Tafallako nahiz Eguesibarko udaltzainek ere badute arma hori eskuratzeko asmoa.

Langileen greba masiboak direla-eta, militarrak mobilizatuko dituzte Erresuma Batuan
Anbulantzietako eta garraioko gidariek, erizainek nahiz posta-zerbitzuko beharginek iragarri dituzte greba masiboak datozen egunetarako, soldata-igoeren alde. Grebarako eskubidea urratu eta militarrak nahiz bestelako funtzionarioak mobilizatuko dituela esan du gobernuak, grebalarien postuak bete ditzaten.