AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Trafiko-istripuz hil da beste langile bat Azazetan

Aurten, gutxienez 48 beharginek galdu dute bizia lanean Euskal Herrian.

Joan den astelehenean, trafiko-istripuz hil zen 56 urteko gizonezko bat Azazetan (Araba). Gerora jakinarazi dutenez, lanean ari zen hildako pertsona hori: LAB sindikatuak baieztatu du Serveo enpresarentzat jarduten zuela soldatapean, etxeko laguntzan hain zuzen ere.

Sindikatuak azpimarratu duenez, etxeko laguntzan aritzen diren langileek sarri mugitu eta tokialdatu behar izaten dute "denbora-tarte oso txikietan"; eta "enpresek ezarritako ratioek" zein "lan-erritmoek" areagotu egin dute sektoreko arriskua.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 48 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan, iturri sindikalen arabera.

Israelgo Estatuaren suntsipena aldarrikatu dute Vueltan, Bilboko etapan
Hainbat minutuz eten du lasterketa Palestinarekin Elkartasuna plataformak, Israel Premier Tech txirrindularitza-taldearen kanporatzea exijituz.