AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Transfusioen Euskal Zentroko langileek greba eginen dute abenduan

Eskari nagusia soldatak parekatzea da, bai eta Osakidetzak aplikatutako "murrizketa sistematikoei" aurre egitea ere. Abenduaren 9an eta 10ean eginen dute greba.

Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroko langileek bi greba deialdi egin zituzten atzo, abenduaren 9rako eta 10erako, hain zuzen. Eskari nagusia soldatak parekatzea eta soldata-osagarria eskuratzea da, zeina ospitaletako gainontzeko langileek kobratzen duten.

Erizainen sindikatuak, SATSEk, salatu du negoziatzeko "gaitasun eza" erakutsi duela giza-baliabideetako zuzendariak. Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroko langileek jasaten duten "diskriminazioa" ere salatu dute.

Zentroa "guztiz integratuta dago" Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleen sisteman, langileen arabera. Uneoro koordinatzen da ospitaleen sarearekin, eta pazienteak artatzeaz gain, laginen, ehunen, odolaren eta ama-esnearen bankua kudeatzen ditu. Modu horretan, baldintzak gainontzeko langileen baldintzekin parekatzea exijitzen dute.

Hori ez ezik, murrizketak ere salatu dituzte beharginek. SATSE, ELA, LAB nahiz CCOO sindikatuen arabera, Osakidetzak "murrizketak sistematikoki aplikatu ditu" eta langileen eskubideak urratu. Aldaketek, gainera, erabiltzaileek jasotzen duten zerbitzua kaltetzen dutela azpimarratu dute.

Gorlizko garbiketako langileek soldata-arrakalari aurre egiteko akordio bat eskatu dute
Duela 140 egun jo zuten greba mugagabera beharginek; azaro amaieran elkartuko da Gorlizko Udalak azpikontratatutako enpresa kudeatzailearekin.