AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Transfusioen Euskal Zentroko langileek grebari ekin diote

Bi greba egunetara deitu dute Galdakaoko osasun-langileek, gaurko eta biharko. Soldatak Osakidetzako gainontzeko langileen soldatekin berdintzea da haien helburu nagusia.

Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroko (TGEEZ) langileek "soldata-diskriminazioaren" aurka egin dute greba gaur. Biharko, abenduaren 10erako, bigarren lanuzte egun batera deitu dute. Martxotik mobilizatu dira eta azaroaren 25ean egin zuten greba deialdia, zuzendaritzaren negoziatzeko "gaitasunik ezari" aurre egiteko, bai eta Osakidetzak proposatutako neurriak ez zetozelako bat langileen eskakizunekin.

Funtsean Osakidetzako gainontzeko langileen soldata berdinak lortzea dute helburu beharginek. Haien esanetan, "guztiz integratuta dago" TGEEZ ospitaleen sisteman, eta erakunde publikoak ere hala onartu duela diote. Hala, gainontzeko langileekin parekatzea exijitzen dute, eta salatzen dute soldataren osagarri den %4ko gehigarria zor zaiela.

Hori ez ezik, TGEEZko langileek "sistematikoki aplikatutako murrizketak" etetea exijitu dute, bai langileak bai pazienteak kaltetzen dituztela argudiatuta.

Pertsona etxegabe baten hezurdura aurkitu dute Miarritzeko aireportutik hurbil
Oihalezko txabola batean topatu zuten pertsona etxegabe baten eskeletoa. Duela urtebete inguru hil zen, baina ez zen salaketarik aurkeztu haren desagerpena zela-eta.