AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tratu txarrak salatu dituzte Iruñeko bi etxetan, gutxienez

Atzo bi gizon atxilotu zituzten Iruñean, "familia barruko tratu txarrak" leporatuta.

Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo, apirilak 13, bi gizonezko atxilotu zituzten Nafarroako hiriburuan, indarkeria matxista leporatuta. Hain zuzen, "familia barruko tratu txarrak" egotzi dizkiete biei.

Indarkeria matxistarekin lotutako salaketek gora egin dute Euskal Herrian konfinamendu garaian. Esaterako, pasa den astean, gutxienez lau eraso salatu zituzten Bilbon (Bizkaia), Hendaian (Lapurdi), Santurtzin (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba).

Ebaluazio-sistema justu baten aldeko kanpaina abiatu dute Ondarroako ikasleek
Alarma egoeran hezkuntzan ezarri den 'online' metodologiak "aldaketa handiak" eragin ditu "ikasteko moduan eta baldintzetan", Ondarroa BHIko ikasleek azaldu dutenez. Ebaluazio-sistema, ordea, ez dela aldatu salatu dute: "Ez dugu uste azterketa denik gure lana ebaluatzeko modu bakarra edo onena. Oraindik gutxiago, gauden egoera ez-ohikoan egonda". Hala, sei eskaera zehatz egin dizkiete ikastetxeko zuzendaritzari eta irakasleei, eta sinadura-bilketari ekingo diotela iragarri dute.