AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Trenasako langileak CAFen egoitzan mobilizatuko dira asteazkenean

Trenasak Castejonen duen lantegia abenduan ixteko asmoa du CAFeko zuzendaritzak, 118 langile kaleratuz. Itxieraren aurka elkarretaratzera deitu dute Trenasako beharginek, CAFen egoitza parean, asteazken goizean.

CAF taldearen parte da Trenasa, eta irailean jakinarazi zuten abenduan itxiko dutela Castejongo (Nafarroa) planta, "lan-karga faltagatik". 118 langileren kaleratzea ekarriko luke lantegiaren itxierak. Asteazkenean, CAFen egoitzara eramango dute protesta Trenasako beharginek, irailaren 30ean egin bezala, itxieraren aurka. Goizeko 09:30ean elkarretaratzea egingo dute egoitzaren parean.

Urriaren 2az geroztik greba mugagabean daude Trenasako langileak. CAFek Castejongo lantegia ixteko "pisuzko arrazoirik" ez dagoela salatzen dute, hark "irabazi handiak" dituela argudiatuz. Bestalde, lantegia zarratzeak "inguruko ekonomian eragingo duen kaltea" azpimarratu dute.

Neurri murriztaile gehiago Nafarroan: sarrera-irteerak debekatu dituzte
Nafarroan neurri murriztaile zorrotzagoak jarriko dituzte martxan ostegunean, eta gutxienez bi astez egongo dira indarrean. Besteak beste, konfinamendu perimetrala delakoa ezarriko dute lurraldean, "lanarekin edota osasunarekin lotutako arrazoiengatik" ez badira, sarrera eta irteera guztiak debekatuz. Bestalde, EAEn ere neurri berriak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak: gehienez sei pertsona elkartu ahal izango dira, Nafarroan bezala.