AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Trenasako langileek greba mugagabea hastea erabaki dute

Datorren urriaren 2an hasiko dute lanuztea. Gaur goizean hartu dute erabakia langileen batzarrean, izan ere, enpresako zuzendaritzak Castejongo (Nafarroa) plantaren itxiera iragarri zuen aurreko astean.

Castejongo (Nafarroa) Trenasa lantegiko langileek greba mugagabea hasiko dute datorren ostiralean, urriak 2, zuzendaritzak iragarri duen itxierari eta langileen kaleratze masiboari aurre egiteko. 118 langilek dihardute soldatapean. CAF multinazionalaren filialak joan den astean jakinarazi zuen abenduan itxiko dutela planta, "lan-karga faltagatik".

Enpresak sei milioi euroko laguntza publikoak jaso zituen 2019an Nafarroako Gobernuaren partetik, Sodena sozietatearen bitartez.

Euskal preso politikoen senideek bi auto istripu izan dituzte asteburuan
Etxerat elkartearen datuen arabera, 349 ezbehar izan dira guztira, eta 16 dira istripu horietan hil diren senide eta lagunak.