AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tuterako lantokia itxi nahi du Agrocapeluk

60 langilek jarduten dute Tuterako biltegian eta bulegoetan, eta badirudi enpresak Zaragozako lantegira bidali nahi dituela.

Tuteran (Nafarroa) duen lantokia zarratu nahi du Agrocapelu sozietate kooperatiboak. Itxierarekin batera, tokialdatzera behartu nahi dituzte Tuteran aritzen diren 60 beharginak: antza, enpresak Zaragozan (Aragoi) duen lantegira bidali nahi dituzte; zehazki, La Almunia de Doña Godina herrira. Tuteratik 90 kilometrora dago.

Hango etxalde batean ekoizten dituzte brokolia eta azalorea enpresako langileek, baina, gaur egun, Tuteran daude biltegia eta bulegoak. Horiexek itxi nahi dituzte orain, enpresak berak CCOO sindikatuari esan dionez.

Itxura denez, astebetera hasiko dira enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkarien arteko negoziazioak (CCOO sindikatukoak dira langile batzordeko hiru ordezkariak). CCOOk oraintxe dio Tuterako 60 lanpostuak bertan mantentzea dela helburua.

Hungarian, espetxean daude bi militante antifaxista
Italiako eta Alemaniako militanteak otsailaren 11n atxilotu zituzten, Europako talde faxistek "Ohorearen Eguna" deitzen duten mobilizazioari aurre egiteagatik. Baldintza negargarrietan dituzte atxilo, eta inkomunikatuta eduki dituzte sei hilabetez. Alemanian ere atxilotu gehiago dago.