AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tuteran, 'Bartzelonako Dandy' gonbidatu duen taberna seinalatu dute

Faxismoaren aurkako hainbat taldek eta pertsonak azaldu dute pertsonaia horrek "jarrera matxistak, arrazistak eta faxistak" defendatu dituela jendaurrean.

Tuterako (Nafarroa) Cardamomo Club tabernan, gonbidatu berezi bat izango da gaurkoan: Bartzelonako Dandy pertsonaia. Hori dela-eta, lokala markatu dute berriki; margo gorriz eta muralez apainduta, besteak beste. Hala dio inguruan jarri duten muralak, mezu argi batekin: "Arrazakeriaren, matxismoaren, faxismoaren aurka... FCK Dandy. Faxistak ez dira ongi etorriak Tuteran". Hormetako batean ageri den margoketa batek, gainera, "konplize" gisa seinalatzen du Carda.

Aipatutako bisita dela-eta, adierazpen bat argitaratu dute faxismoaren kontrako Tuterako hainbat kolektibok eta pertsonak, Bartzelonako Dandy-ren parte-hartzea gaitzesteko. "Pertsona horrek askotan erakutsi du jarrera matxisten, arrazisten eta faxisten defendatzailea dela", azaldu dute. Eta gogorarazi dute, gainera, Cardamomo lokala Juventudes Navarraseko kide batek eramaten duela; "eskuin muturreko ideologiekin dituen loturengatik ezaguna den talde bat". Hori gutxi balitz, oharrean nabarmentzen da tabernak "harreman estua" duela Tuterako alkate Alejandro Toquerorekin eta bere alderdiarekin, UPNrekin. "Horrek zalantza legitimoak sortzen ditu ideologia horiek babesteko eta normalizatzeko asmoei buruz", gaineratzen dute idatzian.

Horren aurka, jarrera irmoa hartu dute: "Gorrotoa eta diskriminazioa sustatzen dituzten diskurtsoek ez dute tokirik Tuteran". Baina uste dute, kontrara, Bartzelonako Dandy bezalako pertsonaien presentziak "bazterketa eta pertsonen arteko konfrontazioa bultzatzen dituzten ideologiak normalizatzen" dituztela. Horregatik eskatu diote tabernari "bere erabakia berriz aztertu" dezala, eta dei egin dute Tuteran "gorrotoa eta intolerantzia sustatzen duen pertsona ororen aurka" agertzera. Gaurko ekimenari dagokionez, Cardamomora ez bertaratzera deitu dute jendea.

Ekoizpenerako aurreikuspena murriztu du Gasteizko Mercedesek
2025ean, hasieran aurreikusitakoak baino 2.000 ibilgailu gutxiago egingo ditu multinazionalak. Lan-txandak murriztu ditu berriki.