AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tuteran, eraso homofobo bat salatu du gizon batek

Igande arratsaldean jasan zuen erasoa 30 urteko gazteak, Tuterako taberna batean.

Eraso homofobo bat salatu du gizonezko batek Tuteran (Nafarroa). Joan den igande arratsaldean izan zen, 20:00ak aldera: Lourdes auzoko taberna batean eraso zion gizon ezezagun batek, botila batekin jota. Erasoaren ondorioz, aurpegian lesioak zituen 30 urteko biktimak, eta puntuak eman behar izan zizkioten. Hainbat hedabideren arabera, azaldu zuen bere sexu-izaeragatik jo zuela bere kontra erasotzaileak.

Oraingoz ez dute erasoa egin zuen gizonezkoa identifikatu, eta gertakariak ikertzen ari da udaltzaingoa. Lesio-delitu bat eta gorroto-delitu bat daude mahai gainean.

Zazpi urte bete ditu Azpeitiko Esklabak Zentro Sozialistak
Aurreko larunbatean ospatu zuten Langile Kontrolpeko espazioaren zazpigarren urteurrena, egun osoko egitarau batekin. "Orain arteko lan guztiaren ospakizuna eta aurrera begirako erronkei indar gehiagoz heltzeko eguna izan zen", azaldu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak.