AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Txozna Gorrien alde mobilizatu dira Txantrean

Iruñeko Udalaren debekuen aurrean, berehalako aterabide bat exijitu zuten atzo ehunka txantrearrek. Baimenarekin edo gabe, txoznak jarriko dituztela jakinarazi zuten.

Atzo, apirilaren 12an, ehunka lagun mobilizatu ziren Txantrean (Iruñerria, Nafarroa), bertako festetan azken urteetan antolatu dituzten Txozna Gorrien alde. Txantreako jaiak denontzat. Txozna Gorriak aurrera! lelopean egin zuten manifestazioa auzoko kaleetan barrena, gero eta gutxiago geratzen baita auzoko jaietarako, eta, momentuz, Txozna Gorriak jarri ahal izateko baimen guztiak ukatu ditu Iruñeko Udalak. "Erabakia bulegoetan hartu dute, kaltetutako kolektiboekin hitz egin gabe", salatu zuten atzoko mobilizazioan.

Txantreako Jai Batzordearekin sinatutako akordioa aitzakiatzat hartuta, jaiak gune bakar batera mugatu nahi ditu EH Bildu buru duen udalak, eta arriskuan jarri ditu Txozna Gorriak. Hala, atzo ehunka auzokidek exijitu zuten "Txozna Gorrien espazioa errespetatu" dezatela, eta festek "denontzat" izan behar dutela defendatu zuten. Hiru urte daramatzate Txantreako Euskara Plazan Txozna Gorriak jartzen eta, "dozenaka koadrilarekin batera auzolanean", festak "aldarrikapen iraultzailez betetzen".

Hala, udal-gobernuaren debekuak debeku, antolatzaileek azaldu dute aurten ere txoznak ipiniko dituztela auzoko jaietan, "baimenarekin edo baimenik gabe". "Udalaren inposizioen aurrean, antolakuntza eta borroka" aldarrikatu zituzten, baita "jai herrikoiak" ere.

Beste gradu erregresio bat: espetxera itzularazi dute Josu Narbaez preso politikoa
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak jarritako helegitea dela eta, bigarren graduan sartu dute berriz iruindarra.