AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

#U25Mobilizatu: laburpen bideoa

Aurreko larunbatean, jendetza batu zen GKSk antolatutako manifestazioetara: gerraren eta faxismoaren kontra mobilizatu ziren milaka lagun.

Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa), milaka pertsona atera ziren kalera joan den larunbatean, urtarrilaren 25ean. Gerraren mehatxuaren eta faxismoaren gorakadaren aurka mobilizatzera deitu zuen Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), eta jendetzak egin zuen bat deialdiarekin. Hona hemen bi manifestazioen laburpen bideoa:


Protestekin jarraitzen dute Ezkirozko BSHko langileek
Gaur eguerdian egin dute beste mobilizazio bat itxieraren kontra, lanpostuak galtzeko arriskuan baitaude ia 700 behargin. Ezkirozko fabrika "berriz industrializatzeko" konpromisoa hartu omen du BSHk.