AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Udaltzainek bi pertsona identifikatu dituzte Laudioko Gaztetxean

Huste arriskuan dago Langile Kontrolpeko Espazioa; bihar egingo dute agerraldi bat hango kideek.

Laudiko Gaztetxean —Laudioko (Araba) Lamuza parkean dago kokatuta— zama lanetan ari ziren bi pertsona identifikatu dituzte gaur goizean polizia-indarrek. Hain zuzen, Laudioko Udaltzaingoaren bi patruilak jo dute bi gazteengana, eta identifikatzeaz gain, mehatxatu egin dituzte: isunak jarriko dizkietela esan diete.

Aurreko astean jakinarazi zuten desalojo arriskuan dagoela Laudioko Gaztetxea, espazioa husteko prozedura jarri baitu martxan Laudioko Udalak. Bihar, maiatzaren 6an, agerraldi bat egingo dute Langile Kontrolpeko Espazioko kideek. 18:30ean bilduko dira gaztetxe aurrean.

Ikerlarien asanblada bat sortu du UIBk Ibaetako campusean
Helburu nagusia da ikerlari guztiei ezartzea "kategoria administratibo goreneko" ikerlariek dituzten baldintzak, eta zazpi eskaera zehatz egin dituzte horretarako. "Doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango den unibertsitate baten aldeko borrokan" kokatu dute hori guztia.