AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urkulluk martxan jarri du eAtlantic lobbya

BBVA, Iberdrola, Kutxabank eta Petronorreko buruek parte hartuko dute "irabazi asmorik gabeko" fundazioan.

Europaren Egunean, maiatzaren 9an, eAtlantic fundazio berria aurkeztuko dute jendaurrean. Lobbyaren helburua da, antza, "Europar Batasunean maila anitzeko gobernantza eraginkorra" lortzeko eztabaidak eta ikerketak bultzatzea; batez ere, Batasuneko "eremu atlantikoari" begira. EAEtik gidatuko du bere jarduna, eta Bilbon (Bizkaia) izango du egoitza nagusia.

Fundazioko burua aski pertsona ezagun bat izango da: IƱigo Urkullu, EAJko lehendakari izandakoa 2012tik 2024ra bitartean. Eusko Jaurlaritzak "irabazi asmorik gabeko" lobbyaren jarduna baimendu du jadanik, eta orain argitu beharko du ea bateragarritzat jotzen duen lehendakari ohiak ibilbide pribatu horri ekitea. Ondoan zuzendari orokor modura izango du, gainera, Jaurlaritzan bere kide izandako Marian Elorza.

Badirudi eAtlanticen aurkezpen-ekitaldian enpresa handietako eta banketxeetako ordezkari ugarik parte hartuko dutela. Dagoeneko zehaztu dute, hain justu, gutxienez lau enpresaburu izango dituela bere lobbyan Urkulluk: BBVAko Carlos Torres, Iberdrolako Ignacio Sanchez Galan, Kutxabankeko Anton Arriola eta Petronorreko Emiliano Lopez Atxurra. Cuatrecasas abokatu-bulegoko Kepa Izagirre izango da idazkaria.

"Gizarte zibiletik eta dauden lankidetza-espazioekin eta -sareekin koordinatuta", fundazioak "eragile publikoen eta pribatuen artean elkar ulertzea erraztuko duten dinamikak sustatu" nahi omen ditu, "partekatutako ikuspegi eta ekintza baten inguruan".

"Elektrizitate krisia" ezarri du Espainiako Gobernuak, itzalaldi handiaren ostean
Larrialdien Plan Nazionalean "zorigaiztoko" gisa tipifikatutako krisiak Europako Batzordea informatzera eta kudeaketa- eta segurtasun-neurri bereziak aktibatzera behartzen du.