AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urriaren 12an, Gasteizen Falangeari aurre egitera deitu dute

11:30ean Marques de la Alamedan jarri dute hitzordua, 'Faxismoaren aurrean klase-batasuna. Falangea suntsitu' lelopean.

Datorren urriaren 12an, Gasteizen (Araba) mobilizatu nahi du Ofentsiba Nazionalsindikalistarako Batzarren Espainiako Falangeak (FE de las JONS). Espainiaren batasuna ez da ez bozkatzen ez negoziatzen lelopean, Probintzia Plazan jarri dute hitzordua faxistek, eguerdiko 12:00etarako.

Hala ere, faxistei aurre egiteko deia kalean da jada: Faxismoaren aurrean klase-batasuna. Falangea suntsitu aldarritzat hartuta, goizeko 11:30ean Marques de Alameda Plazara bertaratzera deitu dute.

Antolatzaileen esanetan, "azken urteetan faxismoaren gorakada nabarmena" izaten ari da, eta horri "kalean erantzun behar zaio, faxismoari tokirik ez uzteko". Gogorarazi dute Falangeak "ideia arrazistak, matxistak, klasistak eta espainolistak zabaltzen" dituela; eta, hala, funtsezkotzat jo dute "faxismoari klase-batasunez erantzutea, bere ideiak kaleetatik ateratzeko".

Alerta gorenean da Global Sumud Flotilla, indar sionistek eraso egin diezaioketelakoan
Protokoloak aktibatu dituzte Israelgo Estatuaren ontzi militarrak hurbiltzean, eta komunikazio-arazoen berri eman dute, Gazatik 120 itsas-miliara.