AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urruñako hilketa erailketa matxista izan zen

Astelehenean gertatu zen ezbeharra, 83 urteko gizonak suzko arma batekin egin zion tiro bere bikotekideari, eta ondoren, bere buruari. Gaur, baieztatu dute erailketa matxista izan zela. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak erasoen aurkako protokoloa aktibatu du. 2003. urtetik hona, 99 emakume erail dituzte Euskal Herrian indarkeria matxistagatik.

Gizon batek bere bikotekidea erail zuen Urruñan (Lapurdi) astelehenean, bien etxebizitzan, herriaren erdigunetik urrun. Beren alaba etxera joan zen, eta bertan aurkitu zituen bi gorpuak. 81 urte zituen emakumeak, eta 83 haren senarrak.

Gizonak suzko arma batekin tiro egin zion emazteari, eta ondoren, bere buruaz beste egin zuen, arma berdinarekin. Hasierako susmoak berretsi egin dira gaur, erailketa matxista izan da.

Bordeleko (Okzitania) Medizina Legaleko Institutura eraman zituzten bi gorpuak, eta atzo egin zieten autopsia.

Berria-k jakinarazi duenez, 2003. urtetik hona, 99 emakume hil dituzte Euskal Herrian indarkeria matxistagatik; horietako 23, Lapurdin. Azterketa horren arabera, Lapurdin gertatu dira erailketa gehien; hain zuzen, bost heriotzetatik bat.

Bertan behera geratu da Galdakaoko Gaztetxeko kideen aurkako gaurko epaiketa
Gaur hasi da gaztetxe berriaren aldeko borrokaren harira auzipetutako hiru gazte galdakoztarren aurkako epaiketa. Dena den, bertan behera geratu da gaurko saioa; epaileak adierazi du aztertu egin behar duela "kalte ordainik ba ote dagoen". Hala ere, hirurak "usurpazio eta kalte delituengatik epaituak izateko arriskuan" daude oraindik. Maiatzean jarri zuten martxan Galdakaon gaztetxe berriaren proiektua.