AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urtarrilarren 11ra arte eten du jarduna Nafarroako Volkswagenek

Pieza batzuk falta direlako luzatu behar izan dute Gabonetako oporraldiei lotutako etena. Ez da enpresak neurri hori hartu behar izan duen aurreneko aldia.

Ohi baino gehiago luzatuko da Gabonetako oporraldien ondoriozko geldialdia Nafarroako Volkswagen. Pieza gabezia dela-eta, enpresak berriz erabaki du jarduna etetea; izan ere, enpresaren esanetan, gaur egun ezegonkorra da erdieroaleen hornidura, eta ibilgailuen ekoizpenerako beharrezkoak diren hainbat pieza falta dira. Hortaz, Gabonetako oporraldia dela-eta enpresak urtarrilaren 8ra arte geratu behar zuen jarduna, baina, azkenean, beste bi egunez luzatuko du eten hori: bihartik urtarrilaren 11ra arte izango dure itxita Volkswagen.

Ez da enpresak, pieza falta argudiatuta, Nafarroako lantokia zarratzen duen aurreneko aldia. Irailean, adibidez, zenbait etenaldi egin behar izan zituen arrazoi horren eraginez. Neurri berdina hartu behar izan zuen joan den ekainean.

Kolokan jarraitzen du erdieroaleen hornidurak, eta zuzenean eragin dio horrek hamaika herrialdetako automobil-industriari. Badirudi, gainera, pieza horien falta luzatu egingo dela, gutxienez, 2024. urtera arte. Hori iragarri du Volkswagen enpresak, behintzat. Testuinguru horretan, badirudi Txinak esku hartuko duela erdieroaleen ekoizpenean: milioi bat yuan (143.000 milioi dolar inguru) bideratuko du Txinan mikrotxipak egiteko.

EH Bilduk 3.168 euroko isuna ezarri dio Mugimendu Sozialistari Hernanin, txosna jartzeagatik
Hernaniko Udalak eta Txosna Batzordeak beto politikoa jarri diote aurten Mugimendu Sozialistari, San Joan festetan txosna bat jartzeko eskubidea ukatuta. EH Bilduri "administrazio publikoaren baliabideak gazteria komunistaren aurka egiteko erabiltzea" leporatu dio Mugimendu Sozialistak, eta protesta batera deitu du hilaren 26rako.