AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urtarriletik, %25 igo dira erregaien prezioak Espainiako Estatuan

Gasolina eta diesela etenik gabe garestitu dira azken asteetan, eta irailean prezioek gora egiten jarraituko dutela aurreikusi dute. Urtea hasi zenetik erregistratu diren preziorik altuenak dira une honetakoak, eta iazko maximo historikoetara hurbiltzen ari dira.

Apurka-apurka, aurreko urtean ikusitako maximo historikoetara gerturatzen ari da erregaien kostua. Uztailean eta abuztuan, zortzi astez jarraian garestitu dira gasolina eta diesela, eta 2023. urtea hasi zenetik izandako preziorik altuenak dira une honetakoak.

Uztailaren hasieratik, %8,1 garestitu da gasolina, eta %12,1 diesela: beraz, orain, batez beste 1,721 euro balio du gasolina litroak hornitegietan, eta 1,612 gasolio litroak. Europar Batasuneko Petrolio Buletinaren arabera, depositua gasolinaz betetzea uda hasieran baino 7 euro garestiagoa da, eta are handiagoa da aldea dieselaren kasuan: uda hasieran baino 10 euro gehiago ordaindu behar da depositua gasolioz betetzeko.

Iazko ekainetik ez ziren hain prezio altuak ikusten gasolina horniduran. Dieselaren kasuan, iazko otsaileko antzekoa da une honetako kostua. Hala ere, maximo historikoak iazko uztailekoak dira Espainiako Estatuan: 2,141 eurora heldu zen gasolina litroa, eta 2,1 eurora diesel litroa.

Joan den urtarrileko prezioekin alderatuz gero (orduan indargabetu zuten 20 zentimoko deskontua Espainiako Estatuan), nabarmena da igoera. Une honetan, urtarrilean baino %24,4 garestiagoa da gasolina, eta %10,4 garestiagoa diesela. Aurreikuspenen arabera, gainera, irailean zehar gora egiten jarraituko dute erregaien prezioek.

Urdulizko Mecaner enpresa itxi nahi dute
144 behargin aritzen dira lantegian, baina kaleratze-prozedura bati ekin nahi dio Stellantis taldeak.