AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urtebete igaro da Laure Zacchello urruñarraren desagerpenetik

Bere senarra da susmagarri nagusia, eta kartzelan daukate oraindik. Erreserbako jendarmea da.

Urte bat bete da Urruñako (Lapurdi) Laure Zacchello desagerrarazi zutenetik. 2024ko ekainaren 21ean desagertu zen, 43 urte zituela, bere seme-alabak eskolan utzi ondotik. Bere senarra zena, Alexis Juret, arratsaldean aurkitu zuten bere etxe aurrean, zauriturik eta gertatutakoaz ezer oroitzen ez zuela esanez.

Bera da Zacchelloren desagerpenaren susmagarri nagusia, eta Mont-de-Marsango espetxean daukate gaur-gaurkoz, Laure erail izana egotzita: odolez zikinduta zegoen mailu bat topatu zuten bere lorategian eta aztarna biologikoak kotxe batean. Dena den, oraindik ez dute gertaturikoa argitu, eta ez dute Laureren gorpua edo arrastorik aurkitu.

Erreserbako polizia da Juret, erreserbako jendarmea hain justu, eta jarraitzen du defendatzen ez duela ezer oroitzen iazko ekainaren 21ean jazotakoaz. Eraso egin ziotela dio.

AEBek Irani eraso diote
Trumpek baieztatu egin du Fordow, Natanz eta Isfahango instalazio nuklearren aurkako bonbardaketak egin dituztela, eta errepresalien aurka ohartarazi du Iran. Teheranek, berriz, esan du nazioarteko zuzenbidea urratu dutela AEBek eta erantzun egingo duela.