AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Villatuertako erantzun antifaxistak atzera bota du Vox

Faxistek ezin izan zuten larunbatean haien propaganda-postua jarri, herrian mobilizatu ziren pertsonei esker.

Vox alderdi faxistak propaganda arrazista banatzeko postu bat jarri nahi zuen Villatuertan (Nafarroa) aurreko larunbatean, atzerritar jatorriko adingabeentzako zentro bat aitzakiatzat hartuta. Faxistei aurre egiteko asmoz, baina, protesta egin zuten dozenaka lagunek, eta Voxek postua ez jartzea lortu zuten.

Villatuertan, gazte migratuei bideratutako harrera-zentro bat ireki berri dute, eta alderdi faxistak hori erabili du sare sozialetan eta haien bozeramaileen bitartez gorrotoa eta mezu arrazistak zabaltzeko. Kanpaina horren barruan, aste honetan iragarri zuten faxistek "informazio-karpa" bat jarriko zutela herrian asteburuan.

Bertako hainbat gaztek ohar batean jakinarazi dutenez, Voxek seinalatutako pertsonei "harrera eskuzabala" egin diete Villatuertan; "elkar ezagutu dugu eta bizilagunekin harreman oso ona izan dute". Horiek horrela, salatu zuten "azken urteetan diskurtso faxistak hedatuz" doazela, eta beharrezkoa dela horiei aurre egitea; baita "konfrotaziorik gabe egunen batean beranduegi" izango delako iritziari ere.

Voxek karpa jarri behar zuen tokian izan zen larunbateko elkarretaratze antifaxista; "Faxistak gure herrietatik at", "Vox kanpora" eta "Faxismoaren aurrean klase-elkartasuna" zioten pankartek, kartelek eta margoketek inguraturik. Guardia Zibileko unitate bereziak bertan izan ziren goiz osoan zehar, eta hainbat lagun identifikatzeaz gain, mehatxu egin zieten. Ordu batzuen ondoren, Voxekoek sare sozialetan argitaratu zuten bideo bat, aitortuz ezin izan zutela postua jarri, faxismoaren kontrako protesta zela-eta.

Lecornuk dimisioa eman du, Frantziako lehen ministro izendatu eta hilabetera
Frantziako gobernuburua hirugarrenez aldatuko dute urtebetean, barne-hausturak eta deskonfiantza politikoak behartuta. Parisko burtsa hondoratu eta Macron gehiengo eta norabide argirik gabe utzi du horrek.