AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Viscofan enpresako langileek 24 orduko lanuztea egingo dute

Gaur goizaldeko 06:00etan abiatu dute 24 orduko lanuztea Viscofan enpresako beharginek. Hidrogeno sulfuroa duen edukiontzi batera erorita, lantoki hartako langile bat eraila izan zen iragan larunbatean, eta beste bat larriki zauritu zen. Hala, haien lankideek elkarretaratzea egingo dute gaur, 13:00ak eta 15:00ak bitarte.

Iragan larunbat gauerdian izan ziren gertakariak, Kasedako (Nafarroa) Viscofan enpresan. Bi langile hidrogeno sulfuroa duen edukiontzi batera erori ziren; hala, haietako bat eraila izan zen, eta bestea larriki zauritu zen. Lankideek biak artatu ostean iritsi ziren Larrialde Zerbitzuak, baina 45 urteko langilea hilda zegoen ordurako. 54 urteko langilea erietxean dago oraindik, larri.

Haien lankidearen erailketa salatzeko, 24 orduko lanuztea egingo dute enpresako beharginek. Gaur 06:00etan abiatu dute protesta, eta bihar amaituko da, ordu berean. Bestalde, elkarretaratzea egingo dute gaur, 13:00etan hasi eta 15:00ak arte. LAB, ELA eta UGT sindikatuek osatzen duten enpresa komiteak agerraldia egingo du prentsa aurrean, 14:00etan.

Ezpala gaztetxearen aldeko aldarriak hartu ditu Tolosako kaleak
Tolosako Gaztetxe Egunaren barruan, manifestazioa egin zuten atzo Tolosan, duela bost hilabete Tolosako Gazte Asanbladak birjabetu zuen Ezpala gaztetxearen defentsan. Asanbladako kide batek izango duen epaiketa zein azkenaldian jasan behar izan dituzten erasoak ere salatu dituzte; hala nola, argi eta ur mozketak edota presentzia polizial itogarria. Guzti horren aurrean, borrokan jarraitzeko konpromezuan berretsi dira.