AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Voxen elkarretaratze baten aurka egin dute protesta Irunen

Alderdi faxistak eguerdirako zeukan kontzentrazio deialdi bat eginda, baina jende ugari bertaratu da kontra egiteko. Berehala egin behar izan dute alde Voxeko kideek.

Irunen (Gipuzkoa), Vox alderdiak elkarretaratze bat zeukan antolatuta gaur eguerdirako, "segurtasunaren alde": Barrios seguros izan dute lelo nagusitzat. Alderdi faxistak 12:00etarako zeukan hitzordua jarrita Irungo Alberto Anguera plazan, baina, ordu horretarako, jende ugari zegoen han, faxisten kontra protesta egiteko prest.

Ertzaintza ere kontzentrazioa hasi baino zenbait ordu lehenago bertaratu da, eta faxistei kontra egitera hurbildu diren pertsona guztiak identifikatu eta miatu ditu, mehatxu egiteaz gain. Gainera, protesta egitera bertaratu direnei argazkiak atera dizkiete ertzainek.

Hala ere, Voxen deialdiari aurre egitea lortu dute protestara batu direnek: berehala egin behar izan dute alde plazatik faxistek. Manifestariek polizien jazarpena jasan behar izan dute gero ere: identifikatu eta mehatxatu egin dituzte, eta atzetik izan dituzte kalean.

Mozal Legea ezartzeaz gain, zigor gehiago jartzeko mehatxua egin diete polizia-agenteek: hauteskunde-kanpainari lotutako jarduna oztopatzea leporatuko omen diete, nahiz eta Voxen gaurko kontzentrazioa, ofizialki, ez den hauteskunde-ekitaldi bat izan.

Munduko biztanleriaren %1 aberatsenaren CO2 emisioak %50 pobreenarenak baino %60 altuagoak dira
77 milioi aberatsek 3.800 milioi pobrek baino %50 gehiago kutsatzen dute. Dirudunenen per capita isurpenek gora egin dute azken hiru hamarkadetan, errenta baxueneko eta ertaineko taldeen emisioak jaitsi diren bitartean. Herrialdeen barruko isurketa-arrakala munduko emisioen desberdintasunaren ia bi hereni dagokio gaur egun. Gehien kutsatzen duen munduko biztanleriaren %1aren emisio gehienak bere inbertsioetatik datoz, ez kontsumotik.