AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Wafa' abestia, palestinar erresistentziaren omenez

Desgaraian, Idoia, J Martina, Eñaut Elorrieta, Olaia Inziarte, Elene eta Joseba Tapiak parte hartu dute kantan.

Atzo eman zuten argitara jatorriz Joseba Tapiak sorturiko Wafa abestiaren bertsio bat, Euskal Herriko hainbat artistaren ekimenez eta palestinar erresistentziaren ohorez: parte hartu dute Tapiak berak (trikitixa), Beñat Ucinek (panderoa), Desgaraian taldeko Jon Gurrutxagak, Idoia Asurmendik, J Martinako Kattalin eta Ane Barcenak, Eñaut Elorrietak, Olaia Inziartek eta Elene Uribarrik (ahotsak).

"Kantu honek Wafa Idrisen memoria ohoratu nahi du", azaldu dute artistek: "Palestinar erresistentziako militantea izan zen Wafa Idris. 2002an, bere burua eztandarazi zuen Jerusalemen, Palestinako herriak pairatzen zuen kolonizazio eta sarraskiaren aurkako ekintza batean". Eta gaineratu dute: "Izan diren, diren eta izango diren askatasunaren aldeko borrokalari guztiei".

Koldo Izagirrerenak dira Tapiak abesti bihurturiko hitzak, eta Desgaraian taldea arduratu da bertsio berriaren moldaketaz. Unai Ortiz de Zarate eta Mikel Begiristainek egin dituzte grabaketa eta nahasketa lanak, Euridia estudioko Ibon Larruzeak masterizazioa, eta Erik Aznalek bideoklipa.



Arantxa Tapiak aholkularitza-lanak egiten ditu CSP enpresan
Tapiak Jaurlaritzan gidatzen zuen sailak 1,6 milioi euroko laguntzak eman zizkion aurrez konpainiari. CSPren jabe den enpresak loturak ditu Israelgo Estaturako material militarren bidalketarekin.