AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zaballara martxa bat antolatu dute iganderako hainbat kolektibok

"Euskal Herrian ere, kartzelak langileak diziplinatzeko eta militante politikoak zigortzeko esparruak" direla salatu dute antolatzaileek. Amnistia aldarrikatuko dute igandeko martxan.

Igande honetan, maiatzaren 7an, Zaballako (Araba) kartzelara martxa bat egingo dute. Hainbat antolakundek egin dute deialdia, Amnistia eta askatasuna gure egin arte leloaren pean. Goizeko 11:00etarako jarri dute hitzordua Zaballako parkingean.

Amnistia aldarrikatuko dute martxan, eta antolatzaileek ohartarazi dute espetxeak "langileak diziplinatzeko eta militante politikoak zigortzeko esparruak" direla "Euskal Herrian ere".

Euskal Filologia ezagutza arlo gisa desagerrarazi nahi du Espainiako Gobernuak
Unibertsitateetan ezartzeko dekretu-proiektu bat dauka esku artean Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministerioak, eta, onartuko balitz, Euskal Filologia ez litzateke ezagutza arlo orokor bat izango; ezta katalana eta galiziarra ere.