AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zaleak jazartzen jarraitzen dute polizia-indarrek San Mamesen

Miaketak, identifikazio arbitrarioak eta zigorrak ezartzen jarraitzen dute Ertzaintzak eta segurtasun pribatuko agenteek.

Athleticeko zaleek salatu dutenez, polizia-indarren jazarpenak ez dauka etenik Bilboko (Bizkaia) San Mamesen. Besteak beste, gehiegizko miaketak, arrazoitu gabeko identifikazioak eta zigorrak ezartzen dizkiete futbol-zelaira bertaratzen diren athleticzaleei. Horretarako, elkarlanean aritzen dira Ertzaintza eta klubak kontratatutako segurtasun pribatuko agenteak.

Alerta Gorria Irratiak zabaldutako bideo batean ikus daiteke San Mameseko sarrera, istiluen kontrako unitateetako ertzainez eta segurtasun pribatuko agentez josita, milaka zaleak harmailetara sartzen diren bitartean.

Uda hasieran egindako ekitaldi batean, EAEko segurtasun pribatua saritu zuen berriz Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak. Sarituen artean zegoen Athleticeko klubeko segurtasun-zuzendaria.

Mikel Zabalza omendu dute, Guardia Zibilak erail eta 39 urtera
Poliziak 1985ean atxilotu zuen Altzan, beste hainbat lagunekin batera. Modu basatian torturatu zituzten guardia zibilek, baina Zabalza desagerrarazi egin zuten. Handik 20 egunera agertu zen bere gorpua Bidasoa ibaian, oraindik loturik.