AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zarauzko Putzuzulo gaztetxearen aurkako azken erasoak salatu dituzte

Azken astean bi aldiz egin diote eraso Putzuzulori: indarrez sartu eta, besteak beste, hormatik leihoak atera nahiz Mugimendu Sozialistaren propaganda politikorako materiala hondatu dute. Gertatutakoa salatzeko kontzentrazioa egin dute gaur, 'Gaztetxeen kontrako erasorik ez!' aldarri hartuta.

Azken egunetan bi aldiz sartu dira indarrez Zarauzko (Gipuzkoa) Putzuzulo gaztetxean. Aurreneko aldian, hainbat material hankaz gora jartzeaz gain, Mugimendu Sozialistaren propaganda politikorako materiala hondatu eta kalera atera zuten. Bigarren aldian, ordea, hainbat leiho erauzi zituzten hormatik.

Erasoak salatzeko protestara deitu zuen gaurko Putzuzulok. Gaztetxeen kontrako erasorik ez! aldarri hartuta egin dute kontzentrazioa udaletxe aurrean, 19:00etan. Azken asteko bi erasoak salatzeaz gain, Putzuzuloko kideek jakinarazi dute ez dutela gaztetxearen aurkako ez eta jardun politikoa han gauzatzen duten eragileen aurkako erasorik onartuko.

Argazkiak: Zarauzko Hitza

Tubacexeko langileek aurrera jarraituko dute greba mugagabearekin
Enpresako zuzendaritzari exijitu diote Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia betetzeko eta kaleratutako langile guztiak berriz hartzeko. Beharginek 160 egun bete dituzte greba mugagabean.