AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zardoya Otiseko langileek grebari ekin diote

Azaroaren 22an hasi zuten greba Hego Euskal Herriko Zardoya Otiseko langileek, eta abenduaren 9ra arte luzatuko da deialdia. Lan-baldintzak hobetzearen alde hasi dituzte lanuzteak.

Grebara jo zuten Zardoya Otis igogailu enpresako Hego Euskal Herriko langileek —Gasteizen (Araba), Donostian (Gipuzkoa), Iruñean (Nafarroa) eta Bilbon (Bizkaia), hain zuzen ere— azaroaren 22an. Lan-baldintzak hobetzearen alde zein "prekaritateari aurre egiteko" ekin diete lanuzteei. Abenduaren 9ra arte luzatu dute deialdia, 2020. urtetik aldaketarik izan ez duen lan-hitzarmena aldatzeko asmoz.

Langileek enpresaren hainbat baldintza eta jarduera zehatz kritikatu dituzte. Soldata-eskala bikoitza deritzon ordainsari-politika gaitzetsi dute, bai eta gehiegizko lan-kargak, muntaia-dibisioen desegitea edota plantillaren murrizketak ere. Hori ez ezik, enpresak "ordainsarien gehikuntza urriak edota horien izoztea" proposatzen dituela salatu du ELA sindikatuak.

"Osasun krisiaren aterkipean, osasun neurritik gutxi eta autoritariotik asko duten neurriak hartu dira"
Iluntzean ehunka lagun batu dira Iruñeko Sarasate pasealekuan, 'Covid ziurtagiriari ez! Ez da osasun neurri bat, kontrol soziala da' aldarri hartuta. "Osasun sistemarako baliabideak falta diren bitartean, kontrol sozialerako neurriak hartzen ari dira", esan dute Iruñerriko Kontseilu Sozialistak eta GKSk: "Kontrol neurri horiei aurre egiten ez badiegu, ez dira geldituko. Martxan dagoen proletarizazioaren aurka antolatzen ez bagara, ezingo dugu biziraun".