AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zazpi urteko espetxe zigorra Andoni Goikoetxearentzat

Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Gorenak Andoni Goikotxeari. Atzo atxilotu zuen Guardia Zibilak Ibarran (Gipuzkoa) jarritako kontrol batean.

Goikoetxea pasa den apirilaren 9an epaitu zuen Auzitegi Gorenak, zazpi urteko espetxe zigorra ezarriz. Ibarrako Apatta industrialdean atxilotu zuten Guardi Zibilaren kontrol batean Tolosako Atariak jakitera eman zuenez. Lanera bidean zihoala atzeman eta atxilotu zuten. 2013an atxilotu zuen Frantziako Poliziak ETAko kide izatea leporatuta eta 7 urteko espetxe zigorra bete zuen Frantzian. 2017 an aske geratu zen epaiketaran zain.

2018an azken sei urteetako zifrarik altuena izan zen lan istripuek eragindako heriotzetan
ELA sindikatuak atzo argitaratu zuen Laneko Ezbeharren Txostena. Bertan mahaigaineratutako datuen arabera, joera gorakorra du lan ezbeharren tasak. Dokumentuan 2018. urtean lan istripu bidez erail dituzten langileen zenbatekoa jaso dute, eta azken sei urteetako zifrarik altuena izan dela azaldu dute. Hala, kopuru horrek %20 egin du gora 2017tik 2018ra. 2018an langileen 67 erailketa zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian; horietatik 46 EAEn izan dira, eta 21 Nafarroan.