AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zeberioko Gazte Asanbladak "gune askea" lortu du

Urkiaga Txikerra izeneko baserrira sartu dira Gazte Asanbladako kideak, "herrian zein gizartean nabarmenak diren hutsuneak betetzea helburu". Asanbladako kideek azaldu dutenez, "elkar-zaintzan oinarritutako harremanak sustatzeko eta izaera kolektiboa berreskuratzeko" baliatuko dute espazioa, besteak beste. Auzolanak egingo dituzte datozen egunetan.

Jabetza kolektiboaren eraikuntzan, aurrera darrai gune autogestionatuen loraldiak. Horren erakusle da Zeberioko (Bizkaia) Gazte Asanbladak lortu berri duen "gune askea". Asanbladako kideak Urkiaga Txikerra baserrira sartu dira, "izaera kolektiboa" izango duen proiektu bat garatzeko. Egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, "herrian zein gizartean nabarmenak diren hutsuneak betetzea" dute xede. "Herri mailan taldeak antolatzeko, kultur jardueretarako, aisialdirako, elkar-zaintzan oinarritutako harremanak sustatzeko eta izaera kolektiboa berreskuratzeko eta hainbat ekimen aurrera eramateko izango da baliagarri, herritarren problematika ezberdinei errotik helduz", adierazi dute.

Espazioaren berreskuratzea asanbladaren laugarren urtemugarekin batera jazo da, eta hori nabarmendu nahi izan dute asanbladako kideek. Era berean, esan dute jakitun direla aurretik duten bidea ez dela erraza izango. Dena den, esfortzuak "merezi" duela uste dute, eta gogoz eutsi diote bideari. Urratsak egiten hasteko, auzolanak deitu dituzte datozen egunetarako. Horren harira, bertaratzeko dei egin dute, "denen ideiak" baliagarriak direla azpimarratuz.

Bi pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, Korrikan preso politikoen argazkiak erakusteagatik
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Iruñerrian (Nafarroa), Korrika Iruñetik pasatu zenean, preso politikoen argazkiak erakusteagatik. Antza, terrorismoa goratzea leporatu diete.