AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zigor Garro Frantziako Estatutik kanporatzeko prozesua abiatu dute

13 urteko espetxe zigorra osorik bete ostean, Zigor Garroren aurkako prozesu administratibo bat jarri dute martxan, momentuz, Frantziako Estatutik kanporatzea eragingo duena. Azarotik baldintzapeko askatasunean egon da oreretarra, eskumutur telematikoak kontrolatuta, Hendaian bizitzen. Epaitegiek ez diote erantzunik eman defentsak "lurralde debekua altxatzeko egindako eskaerari", eta antza, kanporaketa gauzatu ondoren izango da audientzia.

Martxan da Zigor Garro Frantziako Estatutik kanporatzeko prozesua. Preso politiko ohia baldintzapeko askatasunean egon da iazko arazotik, eskumutur telematikoa soinean, Hendaian (Lapurdi) bizitzen. Ezarri zioten 13 urteko kartzela zigorra bete du dagoeneko, baina aurreko astean jaso zuen jakinarazpenaren arabera, momentuz debekatu egingo diote Frantziako Estatuan bizitzea.

Bihar, maiatzak 5, PAFek Hendaian duen komisaldegitik pasatu beharko du Garrok. Maritxu Paulus Basurco abokatuaren arabera, "erabaki administratibo bat" da uneotan abian dena, eta gainera, epaitegiek Garrori "lurralde debekua altxatzeko egindako eskaerari" entzungor egin ostean gauzatuko dena.

Defentsak, preso politiko oreretarrari espetxe zigorra arintzeko eskakizuna aurkeztu zuenean, "behin betiko lurralde debekua" kentzea ere eskatu zuen. Ordutik, ziurgabea izan da noiz izango zen auzia, baina orain konfinamendua indarrean dela, "audientzia egitea ez dela posible" esan dute.

Hortaz, prozedura administratiboari jarraiki, kanporatu egingo dute Garro, eta horren ondoren izango da auzia. Oraindik ez dago data zehatzik.

Larrialdi egoera amaitzean, lan-erregulazio txostenak mantentzea edota enpleguak mantentzeko baldintza kentzea eskatu du CEOEk
Espainiako Estatuko enpresaburuen elkarteko presidenteak hainbat neurri galdegin ditu larrialdi egoera hau amaitzen denerako: aldi baterako lan-erregulazio txostenak luzatzea, espediente horiek ezarri ahal izateko enplegu finko guztiak mantentzeko baldintza kentzea, kotizazioak enpresek ez ordaintzea... Espainiako Gobernuak egindako aurreikuspen ekonomikoak "baikorregiak" direla ere nabarmendu du.