AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zizurko txosnetako propaganda guztia kendu du udalak

Udaltzaingoak txosnaguneko pankarta guztiak erretiratu ditu, udaleko hainbat ordezkariren kontrako pintaketak agertu ostean. Jaien txupinazoan pankarta bat zabaldu dute udaletxe plazan, 'Pankartak kendu ahalko dituzue, baina ez gure ideiak. Utzi txoznak bakean' leloarekin.

Hainbat margoketa egin zituzten astearte gauean Zizurren (Nafarroa), herriko alkatearen eta zinegotzi baten aurka. Geroa Baiko Andoni Serranok eman zuen pintaketen berri, X sare sozialaren bitartez, goizeko 07:00etan. Atzo ziren hastekoak Zizurko jaiak, eta bezperan egin zituzten margoketak.

Ordu eta erdi beranduago, Zizurko txosnen antolatzaileak ohartu ziren kendu egin zituztela txosnaguneko pankarta guztiak. Herriko udaltzainek erretiratu zituzten aldarriak, eta argudiatu zuten ez zegoela txosnagunean pankartak jartzeko baimenik eskatuta. Txosnen antolatzaileek, baina, jakinarazi dute urte luzez jarri dituztela pankartak inolako baimen berezirik eskatu edo erregistratu behar izan gabe.

Festen txupinazora hainbat pertsona bertaratu ziren atzo bertan, pankarta bat eskuan zutela, eta protesta egiteko asmoz. Pankartak kendu ahalko dituzue, baina ez gure ideiak. Utzi txoznak bakean leloa erakusten zuen pankarta berriak.

Ez dituzte Murtziako enpresaburu proxenetak kartzelaratuko
Zazpi enpresariek onartu dute adin txikikoen prostituzio-sare batean parte hartu dutela. Akordio bati esker, espetxea ekidingo dute guztiek. Horretarako argudioetako bat izan da prozesu judiziala hamar urtez atzeratu izana.