AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zortzigarrenez luzatu diote espetxealdia Pablo Gonzalezi

Kazetariak ia bi urte daramatza Polonian preso, nahiz eta oraindik ez dituzten bere kontrako frogak aurkeztu eta ez duten epaiketaren data argitu.

Zortzigarren aldiz luzatu diote "behin-behineko" kartzelaldia Pablo Gonzalezi, epaitua izan gabe. Lublingo Apelazio Auzitegiak berriz erabaki du kazetari nabarniztarra espetxean mantentzea, eta, beraz, gutxienez beste hiru hilabetez izango dute preso. Hilabete honen amaieran beteko ditu bi urte Polonian preso, eta sinestezina badirudi ere, oraindik ez dituzte mahaira atera bere kontrako froga zehatzak. Noiz epaituko duten ere ez du argitu Poloniako Justiziak.

Ukrainako gerrak leher egin eta berehala (2022ko otsailaren amaieran) atxilotu zuten Gonzalez. Gerrak sortutako errefuxiatu-olatuaren berri ari zen ematen kazetaria, Ukrainako mugatik gertu: zehazki, Przemysl hirian atxilotu zuten Poloniako zerbitzu sekretuek. Itxura denez, Errusiako Federazioko Indar Armatuen Goi-Estatu Nagusiaren Direktorio Nagusiarentzat (GRU) espioi modura aritzea leporatzen diote, nahiz eta ez dituzten bere aurkako frogak azaldu. Poloniako zigor kodearen barruan, 130.1 artikuluak aipatzen du espioitza: hamar urterainokoa izan daiteke ezarritako zigorra.

Teorian, Poloniako legediak dio gehienez bi urtez luza daitekeela behin-behineko espetxealdia. Hainbat salbuespen aurreikusten ditu, dena den, eta salbuespen horiek baliatuko dituzte Gonzalez kartzelan mantentzeko.

Gonzalezen hurbilekoek eta #FreeGonzalez plataformak hainbatetan eman dute nabarniztarrari egindako eskubide urraketen berri. 2023ko maiatzera arte izan zuten bakartze-erregimen gogor batean, alegia, urtebete baino gehiagoz. Egunean 23 orduz izan dute inkomunikatuta, bost metro koadroko ziega batean, eta kanpoko argirik gabe.

Langile bat hil da Olaztiko Portland zementu-enpresan, lan-istripuz
Itxura denez, zerbaitek harrapatu zuen 32 urteko behargina. Aurten, gutxienez hamabost lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.