AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zumaiako Balenciaga ontziola hartzekodunen konkurtsora eramango dute

Zuzendaritzak dio porrot egin duela martxan jarritako "berregituraketa-planak", eta hartzekodunen konkurtsora jo beharko duela. 71 langilek jarduten dute ontziolan.

Hartzekodunen konkurtsora eramango dute Zumaiako (Gipuzkoa) Balenciaga ontziola. Enpresako zuzendaritzak aste honetan eman die erabakiaren berri langileei. Zor bat dauka pilatuta, eta horri aurre egiteko "berregituraketa- eta finantziazio-plana" aurkeztu zion duela hilabete Merkataritza Arloko 1. epaitegiari. Hark ontzat eman zuen bide-orria, baina ez du berdin jokatu Espainiako Ekonomia Ministerioaren menpeko den Cofides sozietate publiko-pribatuak: atzera bota du plana.

Enpresaren aktiboak saltzea abiapuntutzat zuen planak porrot egin du, beraz, eta orain hartzekodunen konkurtsora jo beharko duela dio zuzendaritzak. Enpresa erosiko duen inbertitzailerik agertzen ez bada, jarduna eten eta ontziola itxiko dute. Gipuzkoako ontziola nagusia da Balenciaga, eta gaur egun 71 behargin aritzen dira bertan. Dena den, ontzi bat eraikitzen ari diren bakoitzean, beste ehunka langilek jarduten dute Zumaian.

Okupazioaren aurkako lege berria salatu dute 56 Gaztetxe eta kolektibok
EAJk proposatuta, okupazio kasuak epaiketa azkarren bidez ebaztea onartu dute Espainiako Kongresuan, desalojoak edo etxegabetzeak bizkortzeari bide eginez. Euskal Herriko Gaztetxe, espazio eta kolektibo ugari batu dira, lege berriaren eta okupazioaren kriminalizazioaren kontra.