Bilboko (Bizkaia) Alarde Antifaxistaren antolatzaileek azaldu dutenez, "alardea jatorri politiko eta sentsibilitate
ideologiko ezberdinen arteko batasuna da", eta "borroka antifaxistaren
baitan" kokatzen den eta "klase borroka ardatz" duen ekimena da.
Horretaz gain, antolatzaileen helburuetako bat litzateke "batasunetik eta oroimenaren bidez, eguneroko haserrea eta Herri
Langilearen aldarrikapen historikoentzako marko bat eskaintzeko aukera" sortzea.
Aurtengo
Alarde Antifaxistaren aurkezpena, hain justu, Bilbo Zaharreko Kultur Etxean egin zuten, egitarau zabal baten barruan. Irailaren 25ean izan zen aurkezpen saioa, Alardearen jatorria, oinarria eta aurkezpena izeneko hitzaldi baten bidez.
AKTUALITATEA
/
Alarde antifaxista
Alarde Antifaxista egin dute Bilbon hirugarren urtez
Alarde Antifaxistaren lehen hitzordua 2019ko urriaren 12an izan zen; "Euskadiko Gudarostearen agindupean desfilatu zuten batailoiak itxuratuz", desfilea eta manifestazioa izan ziren. Aurten hirugarren urtez antolatu dute ekimen berdina.