AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lubakiren aurkezpen jardunaldien barruan, hitzaldiak eta mahai-inguruak egin dituzte azken asteetan, formakuntzan eta langileriaren antolakuntzan sakontzeko asmoz, eta komunitatea indartzea helburu. Besteak beste, genero eta etxebizitza problematikak edota soldatapeko lana izan dituzte hizpide. Hala, Lubakiko kideek jakinarazi dutenez, "arrakastatsuak izan dira aurkezpen jardunaldiak".
Irailaren 11n aurkeztu zuten Lubaki, Bergaran. Orduko hartan adierazi zuten lan arloa eta "genero zein etxebizitza problematikak" jorratuko dituztela, baita "gai konkretuak lantzeko dinamikak eta heziketa politikorako hitzaldi, mintegi edota mahai inguruak" prestatzeko asmoa agertu ere. "Beharren eta gaitasunen arabera", lan lerro gehiago irekitzeko asmoa dutela ere azaldu zuten. Zentzu horretan, "aurrerapauso" gisa ikusi dute gaurko batzarra.