AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko (Bizkaia) Kontseilu Sozialistak joan den otsailean eman zuen Langile Autodefentsa Sarea Bilboren sorreraren berri. Hasieratik azaldu zuenez, sareak helburutzat du "soldatapeko lanaren esparruan defentsa-mekanismoak garatzea", eta lan-gatazketan esku hartzeari ekin dio jada. Borroka bati ekin zion udaberrian, eta jakinarazi berri du kasua irabazi duela.

Autodefentsa Sareko kideek azaldu dutenez, apiril erdialdean lan-istripua izan zuen behargin batek Bilboko Alde Zaharreko harnburgeseria batean. Babes Ekipamendu Indibidualik ez zeraman une horretan, eta ez zuen aurretiko prestakuntzarik jaso egiten ari zen lanetarako. Horretaz gain, lan-kontraturik gabe ari zen lanean.

Larrialdietara joan zen langilea, baina horren ostean, nagusiak ez zuen lan-istripuaren erantzukizunik hartu bere gain. Orduan jarri zen behargina Langile Autodefentsa Sarea Bilborekin harremanetan, eta borroka-prozesu bat hasi zuten. Nagusiak lan-istripua izan zela onartzea eta langileari kalte-ordainak ordaintzea zen helburu nagusia, eta lortu dute: baldintza horiek onartu ditu azkenean nagusiak.

"Nagusien inpunitateari eta langileon zaurgarritasun egoerari aurre egiteko ezinbestekoa da defentsa bitartekoak garatzea", nabarmendu du Bilboko Kontseilu Sozialistak.


๐Ÿ”ต๐Ÿ”ดLANGILE AUTODEFENTSA SAREA

๐—Ÿ๐—”๐—ก-๐—š๐—”๐—ง๐—”๐—ญ๐—ž๐—” ๐—•๐—”๐—ง ๐—œ๐—ฅ๐—”๐—•๐—”๐—ญ๐—œ ๐——๐—จ๐—š๐—จ

Langileon antolakuntza independentearen bidez, Alde Zaharreko hanburgeseria bateko nagusiak langile batek izandako lan-istripu egoera onartzea eta kalte-ordaina bere gain hartzea lortu dugu. pic.twitter.com/5tgvkJJ5gn

โ€” Kontseilu Sozialista Bilbo (@Kontseilua_Bilb) July 4, 2022