AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuaren jarduna "hazten" ari da eta, hortaz, "babes handiagoa" behar duela azaldu dute sindikatuko kideek. Ekarpena egiteko hainbat bideren berri eman dute sare sozialetan, batez ere, hiru modu aurkeztuz:

Etxebizitza Sindikatuak uztailaren 3an jakinarazi zuen Herrandarren kalean birjabetze bat izan zela ekainaren amaieran: "etxebizitza lortzeko beste aukerarik ez zuten 30 pertsona inguru" sartu ziren espazioan. Horien artean daude "adineko pertsonak, umeak, egoera irregularrean dauden atzerritarrak edota indarkeria matxista jasan duten emakumeak, besteak beste".

Herrandarren kaleko eraikin birjabetuaren zein kideen babeserako, defentsarako eta mantenurako dituen tresnak jarri zituen martxan sindikatuak. Bide horretan, modu batera edo bestera ekarpena egitera dei egin du.