AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon (Bizkaia) bortxaketa baten berri eman dute orain dela egun gutxi. Emakume bat drogatu eta bortxatu zuen gizon batek, eta erasotzailea nor den ere jakinarazi dute: Bilboko Alde Zaharreko Ormaetxe tabernako nagusia da.

Taberna bereko lan-gehiegikeriak salatu zituzten iaz hango langileek eta Bilboko Langile Autodefentsa Sareak. Besteak beste, "egiatan egindako lan-orduak islatzen ez zituzten kontratuak, komunikazio falta eta ostalaritzaren itxieraren osteko erabateko babesgabetasun egoera" jasan zituzten Ormaetxeko beharginek.