Hainbat hedabidek jakitera eman dutenez, emakumeak irainak, ukituak eta barruko arropari buruzko komentarioak jasan ditu hamar urte hauetan gizonezko medikuaren partetik. Erizain-laguntzailea da emakumea Santurtziko San Juan de Dios ospitalean. Epaileak urruntze agindua ezarri dio medikuari, eta ikerketa zabaldu du. Epaileak osasun zentro horrek delituak estali ote dituen susmoa ere badu. Ospitaleko zuzendaritzak adierazi duenez, duela hilabete kaleratua izan zen medikua, eta barne ikerketa abian jarri dute. Hainbat hedabidek aditzera eman dutenez, salatua izan den mediku gizonezkoak beste osasun-zentro batean dihardu lanean.
AKTUALITATEA
/
Indarkeria matxista
Emakume batek lankide mediku bat salatu du sexu- jazarpenengatik
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko langile emakume batek mediku lankide bat salatu du sexu- jazarpenengatik. Gizonezko lankidearen kontrako salaketa jarri du Barakaldoko Epaitegian. Hamar urtez sexu- jazarpenak egitegatik salatu du medikua.