Herenegun, ekainaren 7an, 23 urteko gizon bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba) indarkeria matxistagatik. Hain zuzen, bikotekideari egin zion eraso Gasteizko Adriano VI kalean. Lekuko batek jakinarazi zien gertatutakoa udaltzainei, eta haiek bertaratu zirenean, erasotzaileak esan zien ez zela "ezer gertatu". Dena den, hainbat lekukok erasoaren berri ematean, atxilo eraman zuten gizona.
AKTUALITATEA
/
Indarkeria matxista
Emakume bati eraso dio bere bikotekideak Gasteizen, kalean
Asteartean izan zen erasoa Adriano VI kalean, eta lekuko batek abisua eman ostean atxilotu zuten 23 urteko erasotzailea.