Ikasle Abertzaleakek Herri Eskolak antolatu ditu urriaren 12rako, astelehena. Hala, Hego Euskal Herriko 16 eskualdetan banatutako 21 Herri Eskola izanen dira datorren astelehenean. Urtero legez, IAk "intsumisioa" adieraziko dio Espainiako Estatu mailako jaiegunari eta, horrekin batera, sare militantea indartzeko nahiz formakuntza eta hausnarketarako parada izango dute ikasleek.
AKTUALITATEA
/
Euskal herriko ikasle antolakunde sozialista
IAk urriaren 12ko Herri Eskolen deialdiak argitaratu ditu
Hego Euskal Herri osoko hainbat eskualdetan egingo dituzte Herri Eskolak datorren astelehenean. "Jaiegun arrotzari intsumisioa adieraztea" eta "langileok erdigunean jartzen gaituen edukia mahaigaineratzea" izango dute helburu.