AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iberdrolak 1.485 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu urteko aurrenengo hiruhilekoan, eta BBVAk, berriz, 1.846 milioi eurokoak. Iazko garai berdinarekin alderatuta, bien kasuan areagotu da lortutako etekina: %40,4 hazi dira Iberdrolaren irabaziak iazko lehen hiruhilekoaren aldean, eta %39,4 BBVArenak. Horiek dira Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV, gaztelerazko sigletan) aste honetan argitaraturiko datuak.

BBVAk, zehazki, 541 milioi euroko irabaziak izan ditu Espainiako Estatuan lehen hiruhilekoan, iazkoan baino %9,5 gutxiago. Kredituak eta deposituak, hurrenez hurren, %1,2 eta %3,1 jaitsi dira. Dena den, bezeroei %8 mailegu gehiago eman dizkie banketxeak, eta %3,3ko berankortasun tasa izan du maileguetan.

Iberdrolaren kasuan, %37,7 igo da ustiapenaren emaitza gordina (ebitda): 4.064 milioi eurotik gorakoa izan da. Bestalde, energia-enpresaren azken hamabi hilabeteetako datuei dagokienez, inbertsio gordinak 10.400 eurokoak izan direla dio CNMW-k. Sareak eta Berriztagarriak negozioei loturikoak dira inbertsio horien %90.

Iaz ere, irabaziak gora

2022. urtean, aurreko urtean baino etekin handiagoa lortu zuen Iberdrolak: %11,7 handiagoa, hain justu. Espainiako Estatuko sei banketxe nagusiek ere irabaziak areagotu zituzten 2022an, BBVAk barne. Inoizko daturik onenak izan zituen banketxe horrek: 6.420 milioi euroko irabaziak, 2021ean baino %38 gehiago.