AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat larri zauritu da gaur, apirilak 15, Atarrabiako (Nafarroa) Abelan San Andres papertegian. Goizaldean izan da lan-istripua: biltegiratuta zeuden paperezko fardel batzuen azpian harrapatuta geratu da behargina.

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Nafarroan, urtez urte egin du gora lan-istripuen kopuruak 2012tik, eta "azken urteetako daturik txarrenak" dira gaur egun esku artean ditugunak.

Iazko azaroko datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %5,3 hazi ziren lan-istripuak 2019. urtean. Aste honetan izan da azkeneko salaketa EAEn: Donostiako (Gipuzkoa) metroa eraikitzeko lanetan, istripua izan du behargin batek.