AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larunbatetik iganderako gauean, 20 urteko gizon batek sexu-erasoa egin zion emakume bati Donostian (Gipuzkoa), etxera bidean zihoala.

Erasoa salatzeko protesta bat egin du Itaiak gaur arratsaldean, Donostiako Bulebarreko kiosko aurrean. Besteak beste, indarkeria matxistari aurre egiteko beharra "gero eta nabarmenagoa dela" adierazi du Itaiak, eta horretarako, beharrezkotzat jo du langile antolakuntza.