Langile Kontrol Espazioen hedapenak ez du etenik. Atzo gauean, ekainak 20, Ormaiztegiko (Gipuzkoa) eta Goierri eskualde osoko hainbat gaztek eraikin bat birjabetu zuten Ormaiztegin. Ekaitz izenez ezaguna den taberna zaharrean sartu ziren: 18 urte darama hutsik, izan ere, 2001. urtean herriko festetan izandako istripu baten ondorioz itxi zuten.
Istripuaren ostean, Ormaiztegiko Udaleko arkitekto-laguntzaileek azterketak egin zituzten eraikinean, eta egoera txarrean ez zegoela baieztatu zuten. Hala ere, Ertzaintzak itxi egin zuen, "neurri prebentibo" gisa.