Bi egun igaro dira, Gaztetxea gazte langileontzat aldarripean, Laudioko Gaztetxea berriz ireki zutenetik. Lamuza parkeko obren aitzakiapean itxi zuten gunea duela bi urte, eta gaztetxeko kideek adierazi dutenez, horretarako prestatutako txosten ofizialean ez dago erabaki hori sostenga dezakeen inolako argudiorik. "Laudioko gazteei politika egiteko espazio bat ukatu" zaiela salatu dute, beraz.
AKTUALITATEA
/
Errepresioa
Poliziak hainbat gazte identifikatu ditu Laudioko Gaztetxean
Laudioko Gaztetxeak bi urte zeramatzan indarrez itxita, eta espazioko kideek joan den larunbatean jakinarazi zuten ateak ireki dituztela berriz. Ordutik hainbatetan bertaratu dira udaltzainak, eta zenbait pertsona identifikatu dituzte; argindarra moztu dute, gainera.