AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba mugagabeari ekin diote gaur, azaroaren 23an, Zubietako (Gipuzkoa) erraustegiko langileek. Zuzendaritzarekin hitzarmen bat negoziatzea da haien asmoa, lantokiko "prekaritateari" aurre egiteko; izan ere, jakinarazi dute "argudiorik gabe" kaleratzen dituztela langileak eta osasun- nahiz lan-baldintzak okerragotzen ari direla etengabe. Ekobal da erraustegia kudeatzeko azpikontratatutako enpresa.

Aurreneko greba egunean salatu dute beharginek Eusko Jaurlaritzak "abusuzko" zerbitzu minimoak ezarri dizkiela. Ekoizpen-eremuan %70eko gutxieneko zerbitzuak inposatu dizkie, eta balorizazio-plantan, berriz, %90ekoak. Gainera, grebalariak ordezkatu dituzte haien lanpostuetan, azpikontratatutako beste enpresa batzuetako langileen bidez.